Animalien Bitartezko Esku-hartzeen helburu nagusia, animalien partaidetzaren bidez, gizakien osasuna eta ongizatea erraztea eta sustatzea da.
Onurak:
Helburu terapeutikoak hobeto eta bizkorrago lortzen utziko duen beharrezko estimulua emateko asmoz, terapiako txakurra berariaz entrenatutako animalia bat da, terapiako edo hezkuntzako programa baten barnean pertsona profesionalaren zerbitzurako tresna gisa integratzea.
Txakurraren hezkuntza aurreratuari esker, ariketa konplexuak egin daitezke eta pertsona erabiltzailearen arreta nabarmen erakar daiteke, esperientzia horrekiko bere kontzentrazio mailari eta jarrera positiboari eutsiz.
Txakurra errespetatuz egiten dugu lan beti eta, horretarako, hezkuntza positiboan oinarritzen gara, hau da, metodo horrekin animaliarekin interakzioa sortzen da errefortzu positiboaren bidez, zigorra inoiz erabili gabe.
LAUANKA elkarteak txakurren bitartezko ekintza, hezkuntza eta terapiak egiten ditu biztanle edo pertsona hartzailearen eta lortu nahi diren helburuen arabera, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Taldeka edo banaka egiten dugu lan.
Baita beste kolektibo batzuk ere, esaterako: haurtzaindegiak, ikastetxeak, ludotekak,kabinete psikopedagogikoak, aisiako eta astialdiko taldeak, elkarteak edo edozein familia edo pertsona partikular.